JOSEBE ITURRIOZEN AURKEZPENA
Loading Events
  • This event has passed.
  • STARTApi 14th - 11:00am

  • ENDApi 14th - 11:30pm

  • VENUE

  • TICKET PRICE

JOSEBE ITURRIOZEN AURKEZPENA

IMG_3657

 

“Donostiako Udalak beharrezkoak ditu politika feministak, administrazio parte-hartzaileagoa eta gardenagoa izan dadin”, dio Josebe Iturriozek

 

Josebe Iturrioz Plaz! Donostiako Alkatetzarako Hautagaitza Feministaren zerrendaburuak gaur goizeko prentsaurrekoan adierazi duenez, “egun Donostiako Udalak aurrekontuaren %1 baino ez du inbertitzen berdintasun alorrean. Beraz, ez du nahikoa tresna erabiltzen hainbeste injustizia sozial ezkutatzen duen ustezko eredu neutral honi, alegia, eredu androzentrikoari aurre egiteko”. Horregatik, “administrazio parte-hartzaileagoa eta gardenagoa bilaka dadin, ezinbestekoak dira politika feministak eta genero-ikuspegiko aurrekontuak”.

 

Pertsonen bizia politikaren ardatz jarri nahi dute PlaZ!-eko kideek. “Makroekonomiaz hitzegiten dute, merkatuak gora, merkatuak behera, eta horrek guztiak aspertu egiten gaitu. Guk, ostera, pertsonak jarri nahi ditugu politikaren erdigunean; pertsonak bere aniztasunean, hau da, lesbianak, transexualak, etorkinak, pentsiodunak, gurpil-aulkietan edota ume-kotxean mugitzen garenak. Denok dugu bizitzeko eskubidea, eta gure bizimodua erraztea izan beharko litzateke gure hiriko politikaren helburu. Ez dugu bizi nahi etxegabetzen duen hiri batean, ezta makroproiektuak lehenesten dituen batean ere, zerbitzu sozialen kalterako”.

 

“Horregatik”, nabarmendu du Iturriozek, “balio etikoetan oinarritutako jarduera ekonomikoa bultzatu behar dugu, alegia, kutsagarria ez dena; eta, aldi berean, lan integratzailea, ez-baztertzailea sustatu, batik bat tokian tokiko eremua eta gure hiria aberasten duena. “Izan ere”, erantsi du Iturriozek, “enpleguek ez dute bizitzeko adina ematen, eta arlo pribatuan egiten den lana ezkutatzen eta gutxiesten du gizarteak. Bizi ahal izateko eta elkar zaintzeko enpleguak behar ditugu; ez, ostera, gure biziak estutasunez eta kalte eginez bizitzea ekartzen dutenak”.

 

“Hortaz”, dio Iturriozek, “feminismoa ez dagokie soilik emakumeei. Gizartea eraldatu nahi baitugu bidezkoagoa izan dadin, ez hain hierarkizatua. Helburu hori komuna da, ez emakumeena bakarrik. Feminismoak mendeak daramatza injustiziei aurre eginez; egun, ez dago ikuspegi hoberik berdintasunaren eta oinarrizko eskubideen alde jarduteko. Gaur egungo politikak fikzio bat garatu du: batez besteko gizona, alegia. Behar guztiak aseak dituen eta lan-merkaturako gai den gizonezkoa, zuria eta heterosexuala. Eredu hori ez da existitzen, nekez bete ditzakegun estereotipoetan oinarrituta baitago. Hori dela eta, gure administrazioak aurreikusten duen baino askotarikoagoak dira pertsonak, familia-motak zein biziraupen-unitateak”.

 

Indarkeria matxistari dagokionez, “Donostiako Udalak baliabide gehiago jarri beharko lituzke haren kontra bere osotasunean borrokatzeko”. Eguneroko kontua da indarkeria marxista, lesbofoboa, transfoboa, arrazista, eta bestelako funtzionaltasuna duten pertsonen kontrakoa.

 

Komunikabideak eta klase politikoa, oro har, indarkeriaren kontra bide daude; baina gero gaitzetsiko duen indarkeria gizarteak berak ekoizten du; oraindik mutilei jostailuzko pistolak erabiltzen irakasten diegu, eta neskei, politak izaten eta barbieekin jolasten. Aldaketa mamitsuak behar-beharrezkoak dira, emakumeak izate hutsagatik ez baitugu beldurrez bizi nahi”.

 

Josebe Iturriozekin batera, PlaZ! hautagaitzaren zerrendan aurkeztu dira Agurtza Zubero, Ana Txurruka, Santi Eraso, Manolo Prada, Asun Urbieta, Mikel Martin eta Danele Sarriugarte.

Details

Date:
2015-04-14
Time:
11:00 am - 11:30 pm
VENUE MAP