blogariak

blogariak

Josebe Iturrioz: “Euskarak eta berdintasunak estrategia bera partekatzen dute, transbertsalitatearena”

Hizkuntza politiken inguruko mahai ingurua antolatu zuen atzo Bagerak, eta bertan izan ginen Donostiako udal hauteskundeetara aurkezten garen alderdi ia guztiak (PP eta UPyD izan ezik).
Josebe Iturriozek azaldu zituen hizkuntza politiken inguruan PlaZ!-en ardatzak (behean irakurgarri). Besteak beste, Donostian euskara erdigunean jarri eta benetako arnasgune izateko helburua mahaigaineratu zuen, eta hala nola, euskarak eta berdintasunak zein feminismoak politika egiterako orduan dituzten antzekotasunak azpimarratu zituen; “Euskarak eta berdintasunak estrategia bera partekatzen dute, transbertsalitatea”, azaldu zuen.

Hemen duzue Zuzeu-k jasotako kronika, gainontzeko hautagaien proposamenekin. Eta baita Iturriozen hitzak ere.

 

Abiapuntua: Euskara da Euskal Herriaren hizkuntza, eta euskaldunok eskubidea dugu bertan euskaraz bizitzeko. Donostia euskararen erdigunean dago, eta euskarak erdigunean egon behar du Donostian.

Euskarari arnasguneak eman behar zaizkio, baita hirietan ere, eta neurri aktiboak hartu behar dira.

Hizkuntz politika modu transbersalean landu behar da, eta sentsibilitate hori erne izan, gainerako arloak lantzeko orduan ere. Feministok ondo dakigu zer ekartzen duen gai bat aparte lantzeak, gutxi batzuen gai berezi bat izango balitz bezala hartzeak. Ikuspegi globala behar da: esaterako, kirola lantzen duenak ez ditzala ahaztu emakumeen eskubideak, eta, era berean, gai sindikalak lantzen dituenak ez ditzala ahaztu euskaldunon eskubideak. Feminismoaren ikuspegi holistikoan bete-betean sartzen dira hiztunen eskubideak.

Administrazioek baliabideak jarri behar dituzte euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzeko. Baliabide efektiboak eta praktikoak, eskubide hori egiazkoa izan dadin.

Hizkuntza kultura da, zentzurik zabalenean, eta Donostia da euskal kulturaren erreferentzia nagusietako bat. Euskarak bere tokia izan behar du hiriaren adierazpide kulturaletan: Zinemaldian eta gainerako zinema eta antzerki jaialdietan, handietan zein txikietan; kontzertuetan, jaietan, hitzaldietan, jardunaldietan; Tabakaleran…

Herritarren parte hartzea eta gizarte eragileekiko elkarlana: euskalgintza gogor ari da lanean, administrazioaren hutsuneak betetzen eta euskal kultura aberasten, herritarren sostenguz: Bagera, Irutxuloko Hitza, Gaztezulo, AEK, Bizarrain (Altzako euskara elkartea), Euskal Herrian Euskaraz… Euskalgintzarekin batera lan egin behar da, hari entzun eta harekin adostu neurri konkretuak, administrazioaz haratago ere euskaldunon eskubideak bermatzeko, betiere kontuan harturik zein den errealitate soziolinguistikoa.

 

1.neskak nigeria

La violencia sexual como arma de guerra

He leído estos días las noticias sobre la liberación de algunas de las mujeres secuestradas por Boko Haram en Nigeria. El horror del relato de esta violencia extrema de asesinatos, agresiones sexuales brutales, tortura y humillación me deja abatida. La violencia contra las mujeres ha estado presente en casi todas las guerras que en el mundo han sido como un tremendo instrumento para generar terror individual y colectivo. Durante la Segunda Guerra Mundial tenemos los ejemplos de las violaciones masivas de mujeres alemanas por parte del ejército soviético o el secuestro de miles de mujeres coreanas para ser esclavas sexuales al servicio de los soldados japoneses. Sin embargo, este tema empezó a visibilizarse y a ser objeto de interés y preocupación pública como consecuencia del brutal impacto de los conflictos de Ruanda y los Balcanes. Una y otra vez el cuerpo de las mujeres es un escenario de sometimiento, de control, de ocupación y de tortura.

1.neskak nigeriaEn todo caso siempre me ha maravillado cómo muchas de esas mujeres sobreviven, se recuperan, se reconstruyen, se vuelven a poner en pie y siguen adelante en sus vidas. A mí me gustaría que los medios nos contaran también eso, que esas mujeres no son víctimas pasivas y silenciosas sino que organizan respuestas para su propia supervivencia y la de sus comunidades.

Arantxa Elizondo 

plazfeminista_piramideak

Piramideak

Uko egin diote munduaren formez hitz egiteari: haiei adituz gero, ez dago klaserik, ez patriarkaturik, ez heterozentrismorik, eta, jakina, munduko herritar kolore eta euskara gabeentzat, arraza (edo hizkuntza) ez da (lana) lapurtzera etortzen direnen kolorea besterik. Ez dago sistemarik, natura naturalizatuaz bestalde, dena garai bateko demokrazia bezain organikoa baita.

Gehienez ere, marrak aipatzen dituzte: alde batetik, mugak, pobreetan probreenak ikusezin bihurtzeraino urruti edukitzeko; bestetik, marra gorriak, batere gorritu gabe noiznahi mugitu eta zuritu ditzaketen lerro hauskorrak. Dimentsio bakarreko diskurtso lauak, errealitate polimorfiko batean.

plazfeminista_piramideakEgituren analisirik apenas dagoen, beraz; ezker-eskuinik ere ez (gehienez ere goian-behean aritzen dira, euria bezala). Politikari marxianoek makulu zaharberrituak dituzte, arrunt mundutarrak: hona nire printzipioak; gustatu ez bazaizkizu, lasai, hona beste batzuk. Batez ere, ez daitezela konturatu zer pentsatzen dugun (genuen?). Printzipio batek ez diezazula ken boto bat ere.

Baina kontua da hortxe daudela espazioak, egoskor, bolumenez eta gorputzez beterik, batzuk besteen gainean, hezur-haragizko piramideak goratuz eta mehetuz erpineraino. Eta hortxe ikusten ditugu oraintsu arte behean zeuden batzuk gora behar etengabean: halaxe etorkin pobreak erdeinuz tratatzen dituen homosexual aberatsa, halaxe lesbianen ezkontzari izen hori ukatzen dion hetero aberastu berriak… Erantzun beharreko galdera politiko (nor)berebizikoa: ea piramidean gora egin nahi duzun ala piramide sistema eraitsi.

Irene Arrarats

plazfeminista_gerda_wegener_lili_elbe_3

Danimarkako neska(k)

Duela pare bat urte ezustean irudi bitxi batzuekin egin nuen topo interneten. Danimarkan jaioa 1885ean, egileak Gerda Wegener zuen izena. Besterik ez. Salvame espioitza-lanari ekion nion segituan, hain bereziak eta ikusgarriak iruditu zitzaizkidan aurkitutako haren irudi erotikoak. Eta, egia esan, Gerdaren joan-etorriek erabat asetu zuten nire txisme-gose hura. Izan ere, aurkitu nuen istorioa bitxia zen oso.

Gerdak Einar Wegener artista ezagutu zuen Kopenhageko Arte Eskolan eta topo egite horrek zeharo eraldatu zituen bien bizitzak. 1904an ezkondu eta, kronikek diotenez, senarrak lanari utzi zion Gerdaren modeloa bilakatzeko etorkizun handiagoko artista izan arren. Nonbait, halabeharrez gertatu zen hori. Egun batean Gerda modelorik gabe gelditu, eta senarrak neska-modeloarena egitea erabaki zuen. Horrek Einarrengan aspaldiko eta oso barruko desio izkutu bat piztu omen zuen, emakume bilakatzearena, alegia. Einar Wegener Lili Elbe izena hartu eta sexu-aldaketa ebakuntzak jasan zuen lehenengo trans-pertsona izan zen. Horietako bost operazio ondoren, azkenekoan sortutako konplikazioen ondorioz 1931an hil zen.

Gerdak laguntza osoa eman zion Liliri bere trantsizio-prozesuan, eta bizitza sozialean Liliren ahizpa bezala aurkezten zuen bere burua. Operazioen kontua zabaldu zenean Danimarkarko Erregeak baliogabetu zuen haien ezkontza.

plazfemnista_the_danish_girl

Eddie Reymane Lili Elberen paperean

Bi emakume horien bizitzaz aurten filma estrainatuko da “The Danish Girl” izenpean. “The Theory of Everything”-en Stephen Hawking zientzialaria antzeztuz Oskar saria jaso berri duen Eddie Redmayne aktoreak jokatuko du Lili Elberen pertsonaia, eta Alicia Vikanderrek Gerdarena. Zuzendaritza lanetan Tom Hooper izango da, “Erregearen Diskurtsoa” filmaren zuzendaria.

Pelikularen izenak singularrean neska bakarra aipatu arren, nire ustez, istorioaren muina eta indarra bien arteko harremanean datza. Dinamarkako bi neska horiek lesbofobia eta transfobia guztiak apurtuz ausartak izan baitziren nahi zuten bizia nahi zuten moduan bizitzeko.

 

plazfeminista_the_danish_girl_2

Gerda eta Lili

Filmaren fitxa (ingelesez)

Liburua (ingelesez)

 

 

@ItziarElizondo

 

 

 

Gerda Wegeneren ilustrazioak (klikatu irudietan handiago ikusteko)

 

plazfeminista_gerda_wegener_lili_elbe_1 plazfeminista_gerda_wegener_lili_elbe_2 plazfeminista_gerda_wegener_lili_elbe_4 plazfeminista_gerda_wegener_lili_elbe_5 plazfeminista_gerda_wegener_lili_elbe_6 plazfeminista_gerda_wegener_lili_elbe_7 plazfeminista_gerda_wegener_lili_elbe_8 plazfeminista_gerda_wegener_lili_elbe_9

 

 

plazfeminista_politika_ur

Politika ere ur

Gauza gutxik dute politikak baino fama txarragoa; hain txarra, non zerbait politizatzea ur garbia kutsatzearen parekoa baita: “Ez politizatu futbola”, “dena politizatzen zabiltzate”, “erabaki pertsonal bat da: ez ezazue politizatu”… Zerbait politizatzea, politikaratzea, lohitu nahi izatea da, ur gardenak uhertzea, zertarako eta nork bere sorora eramateko, dauden-daudenean utzi beharrean.

Horra gauzen ordena naturala: ura bare-bare uztea, eta, beraz, ikusezin. Arrainek ez baitute ikusten ura.

plazfeminista_politika_ur“Ideologiak ikusezina denean funtzionatzen du, norbera erne ez dagoenean”. Ernetasuna aipatzen du Slavoj Žižek-ek, eta betaurreko moreak feministek. Begiak zolitu ezean, ez dago ideologia hegemonikoa ikusterik, ezta hark normaltzat eta berezkotzat jotzen duena ere, inguratua egonagatik: Donostian, kioskoan periodikua eskatuz gero, horrelaxe, izen propiorik gabe, ideologia (hegemoniko) ikusezina duen egunkaria emango dizute, ez si eta ez no; medikuaz eta erizainaz mintzo bazara, besterik zehaztu gabe, gizon bat eta emakume bat direla pentsatuko du ospitalea emakume medikuz betea ikusi duenak ere; emakumea izanik zure neska-laguna aipatzen baduzu, lesbianen pankarta atera duzula pentsatuko du atertu gabe bere bikotekideaz hitz egin ohi dizun heterosexualak…

Ideologia hegemonikoan igeri. Hura da gure ura.

Irene Arrarats

pplazfeminista_fuck_patriarchy

Politikoki zuzenari erantzuteko diskurtso erradikalak sortu

Martxoak 8 berezia da feministontzat… Martxoaren 8aren inguruan urtero milaka ekimen, ekintza, hitzaldi, kontzentrazio, manifestazio pilatzen zaizkigu.

 

Joan den astean, instituzioetako ordezkariak eta alderdi politikoetakoak komunikabideetan ikusi ditugu adierazpen “politak” eginez. Adierazpen horiek egiten dituzten pertsonak eta alderdiak badakigu oso diskurtso “politikoki zuzena” dutela; behartuak sentitzen dira gutxienez urtean behin zerbait esatera emakumeen eskubideei buruz, berdintasunari buruz, eta abar. Baina ez diegu sinisten, batez ere feministok badakigulako urtean behin diskurtso bat egiten dutela baina gero urte osoan ez dutela asko egiten jendartea eraldatzeko ikuspegi feminista batetik; egiazki, batzuek emakumeen eskubideen aurkako politikak eta neurriak hartzen dituzte…

 

Hainbat eremutan, eta eremu instituzionalean batez ere, berdintasun formalaren aurrerapausoak ikus ditzakegu, baina badakigu berdintasun formal hori ez zaigula nahikoa; askotan, diskurtso horiek hipokrisiaz beterik daude…

 

 

pplazfeminista_fuck_patriarchyOrain dela gutxi, PPko ordezkari batek indarkeria matxistaren kontrako adierazpen batzuk egin zituen; kezkatu ninduen, zeren adierazpen horiekin gehienok ados egongo baikinateke eta diskurtso feministaren oso antzekoa baitzen… Alde horretatik, erronka oso argia ikusi nuen. Feministok, eta Plaz! kasu honetan, beste diskurtso mota batzuk sortu nahi ditugu, “politikoki zuzenetik” kanpo dauden beste diskurtso batzuk, hipokrisia eta formalitateak alde batera uzten dituztenak, eta diskurtso erradikal bat sortzen ari gara; PPko ordezkari hori gurekin ados egongo ez den diskurtso hori daukagu guk.

 

Beraz, hemendik emakume, trans, bollera eta feminista guztiok gonbidatzen zaituztet diskurtso erradikalak sortzera eta jende hau gorrituko lukeen eta erabat desadostasuna edukiko duen diskurtso eta praktika horiek sortzera… Gu horretan gabiltza!!!

 

Ana Txurruka