Hausnarketa

Hausnarketa

1.neskak nigeria

La violencia sexual como arma de guerra

He leído estos días las noticias sobre la liberación de algunas de las mujeres secuestradas por Boko Haram en Nigeria. El horror del relato de esta violencia extrema de asesinatos, agresiones sexuales brutales, tortura y humillación me deja abatida. La violencia contra las mujeres ha estado presente en casi todas las guerras que en el mundo han sido como un tremendo instrumento para generar terror individual y colectivo. Durante la Segunda Guerra Mundial tenemos los ejemplos de las violaciones masivas de mujeres alemanas por parte del ejército soviético o el secuestro de miles de mujeres coreanas para ser esclavas sexuales al servicio de los soldados japoneses. Sin embargo, este tema empezó a visibilizarse y a ser objeto de interés y preocupación pública como consecuencia del brutal impacto de los conflictos de Ruanda y los Balcanes. Una y otra vez el cuerpo de las mujeres es un escenario de sometimiento, de control, de ocupación y de tortura.

1.neskak nigeriaEn todo caso siempre me ha maravillado cómo muchas de esas mujeres sobreviven, se recuperan, se reconstruyen, se vuelven a poner en pie y siguen adelante en sus vidas. A mí me gustaría que los medios nos contaran también eso, que esas mujeres no son víctimas pasivas y silenciosas sino que organizan respuestas para su propia supervivencia y la de sus comunidades.

Arantxa Elizondo 

plazfeminista_piramideak

Piramideak

Uko egin diote munduaren formez hitz egiteari: haiei adituz gero, ez dago klaserik, ez patriarkaturik, ez heterozentrismorik, eta, jakina, munduko herritar kolore eta euskara gabeentzat, arraza (edo hizkuntza) ez da (lana) lapurtzera etortzen direnen kolorea besterik. Ez dago sistemarik, natura naturalizatuaz bestalde, dena garai bateko demokrazia bezain organikoa baita.

Gehienez ere, marrak aipatzen dituzte: alde batetik, mugak, pobreetan probreenak ikusezin bihurtzeraino urruti edukitzeko; bestetik, marra gorriak, batere gorritu gabe noiznahi mugitu eta zuritu ditzaketen lerro hauskorrak. Dimentsio bakarreko diskurtso lauak, errealitate polimorfiko batean.

plazfeminista_piramideakEgituren analisirik apenas dagoen, beraz; ezker-eskuinik ere ez (gehienez ere goian-behean aritzen dira, euria bezala). Politikari marxianoek makulu zaharberrituak dituzte, arrunt mundutarrak: hona nire printzipioak; gustatu ez bazaizkizu, lasai, hona beste batzuk. Batez ere, ez daitezela konturatu zer pentsatzen dugun (genuen?). Printzipio batek ez diezazula ken boto bat ere.

Baina kontua da hortxe daudela espazioak, egoskor, bolumenez eta gorputzez beterik, batzuk besteen gainean, hezur-haragizko piramideak goratuz eta mehetuz erpineraino. Eta hortxe ikusten ditugu oraintsu arte behean zeuden batzuk gora behar etengabean: halaxe etorkin pobreak erdeinuz tratatzen dituen homosexual aberatsa, halaxe lesbianen ezkontzari izen hori ukatzen dion hetero aberastu berriak… Erantzun beharreko galdera politiko (nor)berebizikoa: ea piramidean gora egin nahi duzun ala piramide sistema eraitsi.

Irene Arrarats

plazfeminista_estatu_laikoa

Dotrina lege

Integrismoa salatzea tresna zorrotza da, gure inguruko diskurtso hegemonikoetan, urrutiko intxaurrak astintzeko —eta besteren erlijioak deabrutzeko—, baina nekez ikusten dugu integrista hitza hurbilagoko fundamentalista saiatuei lagun egiten, nahiz eta gorputz eta arima ahalegintzen diren izen hori merezi izateko, zeruratzeko bezainbeste. Fundamentalismoaren ezaugarri nagusia, ordea, ez da negar-haran honetakoa edo bestekoa izatea, baizik eta sinesmen jakin bati dagozkion bizimodu-arau-bekatu-debekatu eta abarren abarrak ofizialdu eta unibertsaldu nahi izatea; alegia, norberaren sinesmen-askatasunean bermaturik besteren —guztien— askatasun okertua zuzentzea, legez bada legez, armaz bada armaz. Jainkoa eta egiazko egia lagun izatearen bentajak.   plazfeminista_estatu_laikoa   Beste bentaja bat, dudatientzat eta ziurtasunik gabeentzat aproposa, aste honetan bertan Espainiako BOEn emana: legez erabaki dute Jainkoa badela noski; katolikoen Jainkoa, noskiago. Eta kito; akabo zalantzak. Hona hemen erakusgarri batzuk, sinesgabeek ere sinets dezaten: La estructura del currículo de Educación Primaria intenta poner de manifiesto la profunda unidad y armonía de la iniciativa creadora y salvífica de Dios. Por ello, la realidad en cuanto tal es signo de Dios, habla de Su existencia. No obstante, el ser humano pretende apropiarse del don de Dios prescindiendo de Él. En esto consiste el pecado. Este rechazo de Dios tiene como consecuencia en el ser humano                                   la imposibilidad de ser feliz.   Planteamendu horrek, egia absolutuan oinarritua denez gero, ez dauka mugarik: utziz gero, eskolan kreazionismoa irakasteraino doa, adibide zientifiko batez esanda, baina  tartean askatasun zibil guztiak akatstasun bihurtu eta gero. Integrismoaren muga bakarra, askatasunaren alde gogor egiten diotenen kemena.

plazfeminista_kuotak

Kuotak

Otsailaren 18an Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak 10 urte bete zituen. Zalantzarik gabe lege honek ekarpen garrantzitsuak egin zituen berdintasun politikak eremu ezberdinetan sustatzeko neurriak eta baliabideak ezarriz, administrazio maila ezberdinek berdintasunaren alde bete beharreko baldintzak finkatuz edo gizarte mailan egin beharreko hainbat helburu zehaztuz.   plazfeminista_kuotak Nire iritziz ekarpen nagusien artean kuotarena dago, alegia, emakumeen presentzia paritarioa lortze aldera hauteskunde zerrendetan gizon eta emakumeen pareko proportzioa mantentzeko agindua. Lege hau kuota ezartzen lehena izan zen, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei zuzendua. Ondoren 2007ko Estatuko Berdintasun Legeak udal hauteskundeetarako antzeko neurria ezarri zuen. Honi esker gaur egun Euskadin udal zinegotzien %40a emakumeak dira; alkateen kasuan, ordea, Euskadiko udalen %22tan emakume alkatesa dago. Datuek erakutsi digute derrigorrezko kuotari zor diogula erabaki politikoak hartzen diren guneetan emakumeen presentzia handitu izana. 10 urte beranduago, beraz, erronka bestelako erabaki eremuetan kuota ezartzean datza, hala nola, enpresa administrazio-kontseiluetan. Ea lortzen dugun.   Arantxa Elizondo plazfeminista_arantxa_elizondo_2

pplazfeminista_fuck_patriarchy

Politikoki zuzenari erantzuteko diskurtso erradikalak sortu

Martxoak 8 berezia da feministontzat… Martxoaren 8aren inguruan urtero milaka ekimen, ekintza, hitzaldi, kontzentrazio, manifestazio pilatzen zaizkigu.   Joan den astean, instituzioetako ordezkariak eta alderdi politikoetakoak komunikabideetan ikusi ditugu adierazpen “politak” eginez. Adierazpen horiek egiten dituzten pertsonak eta alderdiak badakigu oso diskurtso “politikoki zuzena” dutela; behartuak sentitzen dira gutxienez urtean behin zerbait esatera emakumeen eskubideei buruz, berdintasunari buruz, eta abar. Baina ez diegu sinisten, batez ere feministok badakigulako urtean behin diskurtso bat egiten dutela baina gero urte osoan ez dutela asko egiten jendartea eraldatzeko ikuspegi feminista batetik; egiazki, batzuek emakumeen eskubideen aurkako politikak eta neurriak hartzen dituzte…   Hainbat eremutan, eta eremu instituzionalean batez ere, berdintasun formalaren aurrerapausoak ikus ditzakegu, baina badakigu berdintasun formal hori ez zaigula nahikoa; askotan, diskurtso horiek hipokrisiaz beterik daude…     pplazfeminista_fuck_patriarchyOrain dela gutxi, PPko ordezkari batek indarkeria matxistaren kontrako adierazpen batzuk egin zituen; kezkatu ninduen, zeren adierazpen horiekin gehienok ados egongo baikinateke eta diskurtso feministaren oso antzekoa baitzen… Alde horretatik, erronka oso argia ikusi nuen. Feministok, eta Plaz! kasu honetan, beste diskurtso mota batzuk sortu nahi ditugu, “politikoki zuzenetik” kanpo dauden beste diskurtso batzuk, hipokrisia eta formalitateak alde batera uzten dituztenak, eta diskurtso erradikal bat sortzen ari gara; PPko ordezkari hori gurekin ados egongo ez den diskurtso hori daukagu guk.   Beraz, hemendik emakume, trans, bollera eta feminista guztiok gonbidatzen zaituztet diskurtso erradikalak sortzera eta jende hau gorrituko lukeen eta erabat desadostasuna edukiko duen diskurtso eta praktika horiek sortzera… Gu horretan gabiltza!!!   Ana Txurruka

plazfeminista_politika_ur

Politika ere ur

Gauza gutxik dute politikak baino fama txarragoa; hain txarra, non zerbait politizatzea ur garbia kutsatzearen parekoa baita: “Ez politizatu futbola”, “dena politizatzen zabiltzate”, “erabaki pertsonal bat da: ez ezazue politizatu”… Zerbait politizatzea, politikaratzea, lohitu nahi izatea da, ur gardenak uhertzea, zertarako eta nork bere sorora eramateko, dauden-daudenean utzi beharrean. Horra gauzen ordena naturala: ura bare-bare uztea, eta, beraz, ikusezin. Arrainek ez baitute ikusten ura. plazfeminista_politika_ur“Ideologiak ikusezina denean funtzionatzen du, norbera erne ez dagoenean”. Ernetasuna aipatzen du Slavoj Žižek-ek, eta betaurreko moreak feministek. Begiak zolitu ezean, ez dago ideologia hegemonikoa ikusterik, ezta hark normaltzat eta berezkotzat jotzen duena ere, inguratua egonagatik: Donostian, kioskoan periodikua eskatuz gero, horrelaxe, izen propiorik gabe, ideologia (hegemoniko) ikusezina duen egunkaria emango dizute, ez si eta ez no; medikuaz eta erizainaz mintzo bazara, besterik zehaztu gabe, gizon bat eta emakume bat direla pentsatuko du ospitalea emakume medikuz betea ikusi duenak ere; emakumea izanik zure neska-laguna aipatzen baduzu, lesbianen pankarta atera duzula pentsatuko du atertu gabe bere bikotekideaz hitz egin ohi dizun heterosexualak… Ideologia hegemonikoan igeri. Hura da gure ura.

Irene Arrarats

  • 1
  • 2