Hausnarketa

Hausnarketa

plazfeminista_anonima_itziar_elizondo

Anónima

Lo dijo la escritora inglesa Virginia Woolf. “Me atrevería a aventurar que Anónimo, que tantos poemas escribió sin firmarlos, era a menudo una mujer”. El libro que tengo delante, sin embargo, lo firma Anónima de forma voluntaria. Ella esconde su nombre para mostrar sin escrúpulos ni autocensuras la violencia que sufren las mujeres en la guerra. Una mujer en Berlín da cuenta de una humillación colectiva silenciada. La que padecieron miles de mujeres durante el asedio soviético a la ciudad alemana en las postrimerías de la II Guerra Mundial.

Ocurrió entonces y sigue ocurriendo setenta años después en tantos lugares.

Violar a las mujeres es un arma de destrucción masiva que no conoce especificidades culturales. En el lenguaje que entienden a la perfección los guerreros de todos los bandos, las mujeres y sus cuerpos son el botín que proclama la absoluta subyugación, la guinda del pastel bélico.

plazfeminista_anonima_itziar_elizondoSorprende en este libro la voz clarividente de su autora, carente de la más mínima autocompasión. Una escritura transparente y racional en el escenario de la   sinrazón. Las palabras escritas cosen las heridas de Anónima y la vuelta al orden doméstico traza el itinerario de la construcción después de la guerra: hacer un café de malta, ir a por agua, limpiar la casa. Pequeños actos femeninos sin importancia que anuncian la vuelta a una vida que nunca volverá a ser igual porque se reconstruye desde el silencio de sus protagonistas anónimas.

El dolor y la humillación de las mujeres en las guerras han ocupado media página en los anales de la Historia. Esas mujeres carecen de historia porque su voz y su dolor han sido silenciados. Concluyo el libro y pienso en todas las anónimas que hay detrás de Anónima. Poner palabras y testimonios a ese silencio es un deber colectivo y civilizador. En los libros, en los telediarios, en las familias, en las escuelas.

Itziar Elizondo

plazfeminista_irene_arrarats_izan_egon

Izan ala egon

Burdinazko Hesia erori eta Sobietar Batasuna desegin zenean, erabat eta betiko irabaziko zutela pentsatu zuten merkatu librearen hooligan-ek, eta, inork dudarik izan ez zezan, historiaren amaiera ere iragarri zuten, Fukuyamaren bitartez. Makineria guztia lanean jarrita, jo eta su ari dira, eta horixe da fedabide hegemonikoen lan printzipala ere: denoi pentsaraztea beste biderik ez dagoela eta egia biribilak direla neoliberalismoaren (gure mundu zati honetako patriarkatuaren) mantra guztiak. Badakizue bekatu guztiak batean laburbiltzen direla: ahal zenuen baino gehiago gastatuz bizi izan zara. Prekarioa bazara, bizimodu duina egiteko nahikoa ez baduzu, seinale ez zarela behar bezala ahalegindu: alproja zara, nagia, ezdeusa, motza… Emakume gutxi daude botere guneetan, Nobel saridunetan, literatur kanonetan eta bertso txapelketako finaletan, baina gizonak bezain onak direnean egongo dira, lasai… Bernard Shawk garbi ikusi zuen zein diferenteak diren izatea eta egotea: “Amerikar zuriak, funtsean, zapata-garbitzaileen gradura beheratzen du beltza: eta hortik ondorioztatzen du ez duela balio zapatak garbitzeko baino”. Egotera behartu, eta izatea egotzi…

Gizon zuriak ikusi zuen gizon beltzarena, eta ez dakigu emakumeena ere ikusi ote zuen… ez baitzen eta ez baitzegoen emakume.

 

plazfeminista_irene_arrarats_izan_egon

plazfeminista_simonedebeauvoir

Lehentasun kontua

Simone de Beauvoirrek ordinal batekin laburtu zuen emakumeek menderik mende izandako destinoa: bigarren sexua. Hurrenkeran eta gainerako guztian bigarrena; lehentasunik gabea, definizioz eta berez. Imajinario oso bat dugu horren zerbitzuko (gure kulturan, saihets famatua), eta makineria oso bat hori egia bihurtzeko.

Horren atzean, bestetasuna: emakumeen gauzak zuen gauzak dira, ez unibertsalak, ez guztienak; beraz, bigarren mailakoak. Eta halaxe pasatu dira mendeak… mendean. Feminismoaren (feminismoen) borroka luzea bigarrentasun horren kontrakoa da, eta, ikuspegi holistiko batez, bigarrentasun guztien kontrakoa, solidarioa baita beste bigarren guztiekin, bidegabekeriak zapalduriko guztiekin.

Mundua bitan banatzen denean, bigarrena beti da azkena. Eta kontua ez da bigarrena lehen bihurtze hutsa: kontua da mundua bitan ez banatzea. Horra lehentasuna.

 

 

  • 1
  • 2