Hausnarketa Politika ere ur

Politika ere ur

Politika ere ur

Gauza gutxik dute politikak baino fama txarragoa; hain txarra, non zerbait politizatzea ur garbia kutsatzearen parekoa baita: “Ez politizatu futbola”, “dena politizatzen zabiltzate”, “erabaki pertsonal bat da: ez ezazue politizatu”… Zerbait politizatzea, politikaratzea, lohitu nahi izatea da, ur gardenak uhertzea, zertarako eta nork bere sorora eramateko, dauden-daudenean utzi beharrean. Horra gauzen ordena naturala: ura bare-bare uztea, eta, beraz, ikusezin. Arrainek ez baitute ikusten ura. plazfeminista_politika_ur“Ideologiak ikusezina denean funtzionatzen du, norbera erne ez dagoenean”. Ernetasuna aipatzen du Slavoj Žižek-ek, eta betaurreko moreak feministek. Begiak zolitu ezean, ez dago ideologia hegemonikoa ikusterik, ezta hark normaltzat eta berezkotzat jotzen duena ere, inguratua egonagatik: Donostian, kioskoan periodikua eskatuz gero, horrelaxe, izen propiorik gabe, ideologia (hegemoniko) ikusezina duen egunkaria emango dizute, ez si eta ez no; medikuaz eta erizainaz mintzo bazara, besterik zehaztu gabe, gizon bat eta emakume bat direla pentsatuko du ospitalea emakume medikuz betea ikusi duenak ere; emakumea izanik zure neska-laguna aipatzen baduzu, lesbianen pankarta atera duzula pentsatuko du atertu gabe bere bikotekideaz hitz egin ohi dizun heterosexualak… Ideologia hegemonikoan igeri. Hura da gure ura.

Irene Arrarats

Author: plazfeminista

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>