Arantxa Elizondo

Arantxa Elizondo

plazfeminista_kuotak

Kuotak

Otsailaren 18an Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak 10 urte bete zituen. Zalantzarik gabe lege honek ekarpen garrantzitsuak egin zituen berdintasun politikak eremu ezberdinetan sustatzeko neurriak eta baliabideak ezarriz, administrazio maila ezberdinek berdintasunaren alde bete beharreko baldintzak finkatuz edo gizarte mailan egin beharreko hainbat helburu zehaztuz.

 

plazfeminista_kuotak

Nire iritziz ekarpen nagusien artean kuotarena dago, alegia, emakumeen presentzia paritarioa lortze aldera hauteskunde zerrendetan gizon eta emakumeen pareko proportzioa mantentzeko agindua. Lege hau kuota ezartzen lehena izan zen, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei zuzendua. Ondoren 2007ko Estatuko Berdintasun Legeak udal hauteskundeetarako antzeko neurria ezarri zuen. Honi esker gaur egun Euskadin udal zinegotzien %40a emakumeak dira; alkateen kasuan, ordea, Euskadiko udalen %22tan emakume alkatesa dago. Datuek erakutsi digute derrigorrezko kuotari zor diogula erabaki politikoak hartzen diren guneetan emakumeen presentzia handitu izana. 10 urte beranduago, beraz, erronka bestelako erabaki eremuetan kuota ezartzean datza, hala nola, enpresa administrazio-kontseiluetan. Ea lortzen dugun.

 

Arantxa Elizondo

plazfeminista_arantxa_elizondo_2