laikotasuna

laikotasuna

plazfeminista_estatu_laikoa

Dotrina lege

Integrismoa salatzea tresna zorrotza da, gure inguruko diskurtso hegemonikoetan, urrutiko intxaurrak astintzeko —eta besteren erlijioak deabrutzeko—, baina nekez ikusten dugu integrista hitza hurbilagoko fundamentalista saiatuei lagun egiten, nahiz eta gorputz eta arima ahalegintzen diren izen hori merezi izateko, zeruratzeko bezainbeste.

Fundamentalismoaren ezaugarri nagusia, ordea, ez da negar-haran honetakoa edo bestekoa izatea, baizik eta sinesmen jakin bati dagozkion bizimodu-arau-bekatu-debekatu eta abarren abarrak ofizialdu eta unibertsaldu nahi izatea; alegia, norberaren sinesmen-askatasunean bermaturik besteren —guztien— askatasun okertua zuzentzea, legez bada legez, armaz bada armaz. Jainkoa eta egiazko egia lagun izatearen bentajak.

 

plazfeminista_estatu_laikoa

 

Beste bentaja bat, dudatientzat eta ziurtasunik gabeentzat aproposa, aste honetan bertan Espainiako BOEn emana: legez erabaki dute Jainkoa badela noski; katolikoen Jainkoa, noskiago. Eta kito; akabo zalantzak. Hona hemen erakusgarri batzuk, sinesgabeek ere sinets dezaten:

La estructura del currículo de Educación Primaria intenta poner de manifiesto la profunda unidad y armonía de la iniciativa creadora y salvífica de Dios.

Por ello, la realidad en cuanto tal es signo de Dios, habla de Su existencia.

No obstante, el ser humano pretende apropiarse del don de Dios prescindiendo de Él. En esto consiste el pecado. Este rechazo de Dios tiene como consecuencia en el ser humano                                   la imposibilidad de ser feliz.

 

Planteamendu horrek, egia absolutuan oinarritua denez gero, ez dauka mugarik: utziz gero, eskolan kreazionismoa irakasteraino doa, adibide zientifiko batez esanda, baina  tartean askatasun zibil guztiak akatstasun bihurtu eta gero. Integrismoaren muga bakarra, askatasunaren alde gogor egiten diotenen kemena.