Martxoak 8

Martxoak 8

pplazfeminista_fuck_patriarchy

Politikoki zuzenari erantzuteko diskurtso erradikalak sortu

Martxoak 8 berezia da feministontzat… Martxoaren 8aren inguruan urtero milaka ekimen, ekintza, hitzaldi, kontzentrazio, manifestazio pilatzen zaizkigu.

 

Joan den astean, instituzioetako ordezkariak eta alderdi politikoetakoak komunikabideetan ikusi ditugu adierazpen “politak” eginez. Adierazpen horiek egiten dituzten pertsonak eta alderdiak badakigu oso diskurtso “politikoki zuzena” dutela; behartuak sentitzen dira gutxienez urtean behin zerbait esatera emakumeen eskubideei buruz, berdintasunari buruz, eta abar. Baina ez diegu sinisten, batez ere feministok badakigulako urtean behin diskurtso bat egiten dutela baina gero urte osoan ez dutela asko egiten jendartea eraldatzeko ikuspegi feminista batetik; egiazki, batzuek emakumeen eskubideen aurkako politikak eta neurriak hartzen dituzte…

 

Hainbat eremutan, eta eremu instituzionalean batez ere, berdintasun formalaren aurrerapausoak ikus ditzakegu, baina badakigu berdintasun formal hori ez zaigula nahikoa; askotan, diskurtso horiek hipokrisiaz beterik daude…

 

 

pplazfeminista_fuck_patriarchyOrain dela gutxi, PPko ordezkari batek indarkeria matxistaren kontrako adierazpen batzuk egin zituen; kezkatu ninduen, zeren adierazpen horiekin gehienok ados egongo baikinateke eta diskurtso feministaren oso antzekoa baitzen… Alde horretatik, erronka oso argia ikusi nuen. Feministok, eta Plaz! kasu honetan, beste diskurtso mota batzuk sortu nahi ditugu, “politikoki zuzenetik” kanpo dauden beste diskurtso batzuk, hipokrisia eta formalitateak alde batera uzten dituztenak, eta diskurtso erradikal bat sortzen ari gara; PPko ordezkari hori gurekin ados egongo ez den diskurtso hori daukagu guk.

 

Beraz, hemendik emakume, trans, bollera eta feminista guztiok gonbidatzen zaituztet diskurtso erradikalak sortzera eta jende hau gorrituko lukeen eta erabat desadostasuna edukiko duen diskurtso eta praktika horiek sortzera… Gu horretan gabiltza!!!

 

Ana Txurruka