PlaZ!-ekoek buruan dugun hirian, desagertu egingo da arlo publikoaren eta pribatuaren arteko banaketa, eta gero eta pertsona gutxiago egongo dira etxeko eremura konfinatuak. Pertsonak jarri nahi ditugu politikaren erdigunean, eta pertsonen zaintza izan dadila politikaren ardatza. Horretarako, herritarren parte hartzea integratu eta segurtatu beharra dago; batez ere, emakumeen ikuspegia integratu behar da. Bat egin behar da EMAKUMEAK ETA HIRIA FOROAren proposamenekin.
Premien estereotipoekin lan egin beharrean, kontuan hartu behar dira bizimoduen aniztasuna eta lan mota guztiak. Hiriaren memoriara ekarri behar ditugu emakumeak, baita hiria eratu duten lanbide ‘femeninoak’ ere (kale izendegia).
Lehentasuna eman nahi diogu oinez eta bizikletaz ibiltzeari eta kutsatzen ez duen garraioa erabiltzeari; oztopo arkitektonikoak ezabatu nahi ditugu, eta mugimendua urritua dutenei modua eman nahi diegu hirian errazago ibil daitezen; era berean, soinu kutsadura gutxitu nahi dugu.
Bizitzeko moduko auzo seguruak nahi ditugu; “ibilbide seguruak” sortu nahi ditugu haurrentzat eta adinekoentzat, eta auzoetan jarduera desberdinak batzea nahi dugu, hutsik gera ez daitezen. Espaloi zabalak eta plazak nahi ditugu, pertsonen arteko harremanak errazten baitituzte.
Zaborra gaika jasotzearen alde gaude, hiriko hondakinak birziklatzearen alde, hondakindegiak desagertuz joatearen alde, eta berrerabiltzearen alde. BOSGARREN EDUKIONTZIA jartzea bultzatzen dugu.
Kutsatzen ez duten energiak erabiltzea sustatu nahi dugu, gune berdeak zaintzea, egokitzea eta handitzea, eta ibai aldeko eremuak txukuntzea, aisialdirako leku izan daitezen.
Gure proposamenak, baita sektoreetakoak ere (etxebizitza, merkataritza, jarduera ekonomikoak, ekipamenduak…), ikuspegi feminista eta integral batetik eginak dira:
Donostiaren antolamendua, hau guztia kontuan hartuta:
- Hiria bere osoan, modu globalean eta unitarioan.
- Auzo guztiak, parte autonomoak eta bereiziak diren aldetik.